1/7/07

Ongi etorri!

"ERAKUSKETAK" (sakatu hemen)

2008ko otsaila


Hasiera batean, elkartu ginenean, antzeko asmoak eta ilusioak biltzen gintuzten emakumeak besterik ez ginen. Urtebete joan da eta "7 Emakume en femenino" Kultur Elkartea sortu dugu. Ilusioak hasierakoak ditugu eta elkarrekin lan egiteko gogoa handitu eta sendotu egin zaigu urtebete honetan. Gure Elkarteak ateak zabalik ditu partaide edo kolaboratzaile izan nahi duten guztientzat.


.

2007ko ekaina

Hondarribian egindako erakusketa baten ezagutu genuen elkar: Emakume artistak. Bakoitzaren lanak hurbildu gintuen. Eta esan dezakegu obrak berak elkar aurkeztu gintuela eta gure artean zubia eraiki zuela.

Espezialitate baten baino gehiagotan aritzen gara:


Gustatu egin zitzaigun gutako bakoitzak ikusgai jarri zuena, eta horrek ekarri zuen besteen lanengana hurbiltzea. Eta beste emakumeen lanak sortzen zigun lilurak eta errespetuak bultzatuta, eta modu espontaneoan, elkarrekin telefono zenbakiak trukatu eta, azkar baten, jarri ginen harremanetan denok batera lanean aritzeko, elkarrekin erakusketa bat egiteko, gure artean zeuden ezberdintasun guztien gainetik, bai lanenak bai adinarenak.

Gotzone Elu... argazkiak 7 emakume lanean (sakatu hemen)